Alkoholismoa alkoholdun edariak gehiegizko moduan hartzen dituzten pertsonen gaixotasuna da. Menpekotasuna dakar, bai eta gaixoen suntsipena lan arloan eta sozialean eta haren familiarena ere.
Blog honetan gaixotasun honen nondik norakoak azaltzen saiatuko gara modu erraz eta ulergarri batean.Gai hau aukeratu dut, alkoholak gure gizartean eta batez ere gazteon artean onarpen maila altua daukalako ,eta horren aurrean gogoeta egin behar dela uste dudalako.

domingo, 30 de enero de 2011

ALKOHOLISMOA eta HAURDUNALDIA

 Estatu batuetan egindako ikerketa baten arabera, haurdunaldian alkohola edaten duten emakumeek bost aldiz arrisku handiagoa dute abortu bat jasateko.
Hala ere, haurdun dauden emakume askok alkohola edaten dute eta Estatu Batuetan 750 haurretik 1 arazo fisiko, ebolutibo eta funtzionalekin jaiotzen da eta arazo horiek dituzten umeek Alkoholismo Fetalaren Sindromea (AFS) dutela esaten da.


AFS duten haurrek hondoko arazoak izan ohi dituzte:

- jaiotzerakoan pisu gutxiegi
- buruhezur perimetro txikia
- hazkuntza atzerapena
- aurpegiko anomaliak (begi txikiegiak, masail lisoegiak eta ildo nasolakrimal azpigaratua)
- epilepsia
- koordinazio eta motrizitate arazoak
- gizarte-harremanetarako eta erlazionatzeko arazoak
- imaginazio eta kuriositate falta
- jokaera arazoak (hiperaktibitatea, ikasteko zailtasunak, antsietatea...)

1 comentario:

  1. Ikaragarri da nola egon daitekeen pertsona bat alkoholari lotuta bere barnean daraman umeak halako arazoak izan ditzakeela jakinda ere alkohola edateari utzi ezin diona.

    Ba al dago tratamendurik umeern gaixotasunerako?

    pd: oso interesgarria!

    ResponderEliminar