Alkoholismoa alkoholdun edariak gehiegizko moduan hartzen dituzten pertsonen gaixotasuna da. Menpekotasuna dakar, bai eta gaixoen suntsipena lan arloan eta sozialean eta haren familiarena ere.
Blog honetan gaixotasun honen nondik norakoak azaltzen saiatuko gara modu erraz eta ulergarri batean.Gai hau aukeratu dut, alkoholak gure gizartean eta batez ere gazteon artean onarpen maila altua daukalako ,eta horren aurrean gogoeta egin behar dela uste dudalako.

lunes, 31 de enero de 2011

ZER ERAGIN DEZAKE ALKOHOLAK GORPUTZEAN ???

BIHOTZEAN ETA ZIRKULAZIO APARATUAN

-   Bihotz maiztasuna igotzen du eta kantitate handietan hartzen bada, muskulu kardiakoa kaltetu, ondorioz, odola ponpatzeko gaitasuna jeitsiz

-   Miokarditisa eragin dezake.

-   Basodilatazio periferikoa eragiten du, horregatik mozkor gaudenean azala gorritzen zaigu.

DIGESTIO APARATUAN:

-   Urdaileko azido ekoizpena igotzen du, horrela, urdaileko paretak kaltetu eta epe luzera ultzerak ager daitezke

-   Hainbat minbiziren eragile izan daiteke: urdailekoa, laringekoa, esofagokoa eta pankreasekoa

-    Esofagitisa eragin dezake: (esofagoko inflamazioa) eta honen ondorioz barize esofagikoak ager daitezke.

-   Pankreatitisa eragin dezake (pankreaseko inflamazioa) hau oso arriskutsua da, heriotza ere eragin baitezake. 

 

GIBELEAN :
Detoxifikazio prozesuak gibelean ematen direnez hemen dauka eragin nagusia alkoholak.

-         Hepatitis alkoholikoa: ehuneko inflamazioa eta zelulen suntsipena.

-        Hepatitis alkoholikotik, gibela gehiago degeneratzen bada, zirrosi hepatikoa ager daiteke (organoaren gehiegizko degenerazioa eta zelula askoren heriotza, alboko argazkian ikusi daiteke gibel zirrotiko 1), gibeleko minbizia edo/eta heriotza sortuz.

-   Iktetirizia

Bukatzeko, desio sexuala jeisten du eta infertilitatea eragin dezake.

domingo, 30 de enero de 2011

"bihar esnatuko ez banintz nahiago nuke"

Horrelako gauzak pentsatzeraino eraman gaitzake alkoholismoak...


Edo hori dio behintzat hurrengo bideoko protagonistetako batek...

ALKOHOLISMOA eta HAURDUNALDIA

 Estatu batuetan egindako ikerketa baten arabera, haurdunaldian alkohola edaten duten emakumeek bost aldiz arrisku handiagoa dute abortu bat jasateko.
Hala ere, haurdun dauden emakume askok alkohola edaten dute eta Estatu Batuetan 750 haurretik 1 arazo fisiko, ebolutibo eta funtzionalekin jaiotzen da eta arazo horiek dituzten umeek Alkoholismo Fetalaren Sindromea (AFS) dutela esaten da.


AFS duten haurrek hondoko arazoak izan ohi dituzte:

- jaiotzerakoan pisu gutxiegi
- buruhezur perimetro txikia
- hazkuntza atzerapena
- aurpegiko anomaliak (begi txikiegiak, masail lisoegiak eta ildo nasolakrimal azpigaratua)
- epilepsia
- koordinazio eta motrizitate arazoak
- gizarte-harremanetarako eta erlazionatzeko arazoak
- imaginazio eta kuriositate falta
- jokaera arazoak (hiperaktibitatea, ikasteko zailtasunak, antsietatea...)

21 egun alkohola edaten...

EZAGUTZEN DUZU "21 DIAS..." IZENEKO CUATRO-ko SAIOA ????


Hona hemen bertako kazetariak "21 dias bebiendo alcohol" atalean bizi izandakoaren zatitxo bat:

ETA ESTATISTIKAK ZER DIO????

Ba al dakizu Euskadin 186 biztanleko taberna bat dagoela ???


Populazioaren % 21ak egunero alkohola kontsumitzen duela onartzen dutela ???


Euskadiko poblazioaren % 16,1a alkoholikoak dela ???


15 eta 17 urte bitarteko gazteen % 70ak alkohola kontsumitu duela noizbait ???


Eustaten 2010eko datuak dira hauek.

Honez gain, iturri beretik hartutako taula honetan ikusten da, 1992tik 2002ra alkohol kontsumoak Euskadin izan duen garapena, kontsumitutako kantitatearen arabera.





EZ AL DA ARDURATZEKOA?????

sábado, 29 de enero de 2011

ALKOHOLIKO BATI ELKARRIZKETA

"Argia" astekarian  3 alkoholikori egindako elkarrizketa hau aurkitu dut eta zuen gustokoa izatea espero dut:


-Zer da A.A.?
. Alkoholiko Anonimoek alkoholarekiko daukaten problema konpondu ahal izateko beren experientzia, sendotasuna eta itxaropena, konpartitzen dituzten gizonezko eta emakumezko artean osaturiko komunitate bat da, baita alkoholaren menpekotasuna gainditu ez dutenei laguntza eskaintzen saiatzen dena.

- Nola planifikatzen dituzue bilerak?
- Aurrena zer edo zer irakurtzen dugu, gure experientziaz idatzita dagoen literaturatik. Gero bakoitzak bere eritzia botatzen du eta gure laguntzarekin batak besteengan moralki apoiatuz laguntasun horrekin gainditzen dugu gure problema edan gabe irauten dugularik.

-Alkoholiko baten edo alkoholiko ez den baten muga non jar dezakegu? Esan nahi dut, nori dei dakioken alkoholiko eta nori ez?
-Berak ikusi behar du. Guk ezin diezaiokegu tipo bati esan alkoholiko den ala ez. Guretzat alkoholikoa alkoholaren dependentzia duen pertsona da. Ez da beharrezkoa asko edatea. Izugarrizko edaleak direnei medikuak neurtzeko edo uzteko alkohola esango balie eta haiek problemarik gabe edateari uko egingo baliote honek esan nahi izango luke ez liratekeela alkoholaren beharrean izango. Alkoholiko den batek ezin izango luke hori egin. Behin Arantzazun baserritar bati galdetu nion ea lortu zuen inoiz bi kopa edatea eta berak ihardetsi zidan bi ez hamaika ere bai. Berriro egin nion galdera eta berak erantzun zidan ezina zela bi bakarrik edatea. Gixajoa jakin gabe, gure gremiokoa zen.

-Zer egiten du alkohol gehiegikeriak?
-Normalean izaten da alkoholak pixkanaka pixkanaka, azpikeriaz, ohartu gabe, txikiteoan ibili ondoren denek ez dute berdin erantzuten. Batzuk hasten dira etxean haserre biziarekin, koadrilan ere nabarmentzen dira jenio biziz jartzen direlako, gero gauean loa galtzen hasten dira, askotan goranahiak dituztelarik. Klinika aldetik alkoholiko bat nabarmentzen da gripe, bronkitis edo hezur bat hautsia duenean. Kasu berezi hoietan hospitalera eraman behar zaie eta hospitalean alkoholik zerbitzen ez denez alkoholiko denaren gorputzak horren eza sentituko du. Orduan gorputzak bi erantzun eman ditzake: bata izerdia, egon-eza eta bestea "delirium tremens", heriotzako koadroa hain zuzen ere.

-Zerk bultzatu zintuzten edatera lehendabizi eta uztera gero?
- Pertsona bat desesperaturik bizi denean alkoholari irikitzen dizkio ateak. Nere kasuan erabat akonplejatua bizi nintzen eta konturatu nintzen ardoa edanez gero gauza nintzela konplejoak alde batetara uzteko. Edatera eramaten gaituena desberdina da kaso gehienetan baina denontzat berdin dena zera da, heldugabetasuna. Gero une zehatz batetan eta jakin gabe nola bonbila bat pizten zaizu barruan eta egiten ari zarena garbi ikusten duzu bizitza berri bat eramateko gogoak berpizten zaizkizularik.

- Gaixotasun hau hereditarioa al da?
-Bietatik badago. Euskal Herrian ez dago batere eredu hori. Hemen giroak garamatza edatera, dena alkoholaren bitartez ospatzen da eta alkoholak adizioa sorterazten du zenbait kasutan. Orain, bat heldugabea dagoelako, edo familiarekin problemak dituelako edo herriko festak direlako, dena alkoholaren bitartez ospatzen da. Zuretzat zer da normalagoa pelotazoak edatea ala porruak erretzea? Orain galdera bera egingo dut porruarekin. Nola iristen gara porruaren kontaktora? Begira koadrila batetan baten bati bururatzen bazaio porrua erretzea denok fumatuko dute porru zerri hori. Alkoholarekin ez dago zer esaterik. Taberna batetara sartu eta batek eskatuko du txuria, besteak beltza, bete batek Gin-Kas eta nik, bada nik ere kojones!! Zer gertatzen da? Nire lagunek esango didatela ia eroa nagoen ura eskatzeagatik. Ziur egon hurrengo tabernan ez dudala urik eskatuko. Bi gauza gerta daiteke: edo hurrengo egunean ez duzu tabernarik bisitatzen edo alkohola edaten duzu. Horrela iristen gara alkohola edatera konturatzeke, ohituraren poderioz. Behin ardoaren zelaian gaudenean denok bustitzen gara leporaino. Ahal duenak igeri egiten du eta ahal ez duena ondora erortzen da.

-Psikiatrikoak lan egiten ahal du?

-Horiek ez dute ezertarako balio. Eroetxe batetara pertsona bat eramaten baduzu senda dadila bukatuko da sartu zenean baino eroago. Psikiatrikoarekin berdin gertatzen da nahaskuntza gehiegi dagoelako, gaixotasun bakarra sendatzeko erabiltzen ez direlako.

-Erraz gainditzen du alkoholiko batek bere gaixotasuna tratamenduan jarriz gero?
- Bi kaso daude. Bere borondatez joaten direnena eta familiak behartua joaten direnena. Lehenak sendatzen diren bitartean ezin dezakegu berdina esan bigarrenaz. Hala ere alkoholarena bizi guztiko borroka bat da.

-Familiak laguntzen al dio alkoholikoari?
- Egia esan familia askok ez du problema ondo ulertzen, bai besteengandik izkutatu nahi duelako bai kristoren bronkak botatzen dizkiotelako.. Horretarako familiak hobeto uler dezan probema bi motatako erakundeak martxan daude dagoeneko: "Al Anom" izenekoan senarra, emaztea edo lagunek parte har dezakete. "Al Ateen" izenekoa alkoholikoen seme-alabentzat pentsatua dago.