Alkoholismoa alkoholdun edariak gehiegizko moduan hartzen dituzten pertsonen gaixotasuna da. Menpekotasuna dakar, bai eta gaixoen suntsipena lan arloan eta sozialean eta haren familiarena ere.
Blog honetan gaixotasun honen nondik norakoak azaltzen saiatuko gara modu erraz eta ulergarri batean.Gai hau aukeratu dut, alkoholak gure gizartean eta batez ere gazteon artean onarpen maila altua daukalako ,eta horren aurrean gogoeta egin behar dela uste dudalako.

viernes, 3 de diciembre de 2010

ALKOHOLIKOENTZAKO LAGUNTZAK

Alkoholikoen sendapenerako oso garrantzitsuak dira "Alcoholicos Anonimos" bezalako elkarteak, bertan euren arazoak, beste gaixoekin konpartitu ditzaketeelako talde terapia eginez.
Baina, nolakoa da elkarte hau??
Alkoholiko Anonimoen (A.A)  elkarteak , gizon-emakumeen komunitate bat bezala definitzen  du bere burua, zeinetan, alkoholismoan murgilduta daudenek beraien esperientzia, sendotasuna eta esperantza konpartitzen duten, beraien egoera bertsuan daudenei laguntzeko asmotan. A.A.-ko partaide izateko baldintza bacará, edateari uzteko desira izatea da.

A.A-ko kideek ez dute kuotarik ordaintzen, autogestioan oinarritutako elkartea da eta ez dago inongo sekta, talde polítiko, elkarte edo instituziori lotuta. Elkartearen helburu nagusia edan gabe irautea eta beste alkoholikoei edan gabeko egoera horretara heltzen laguntzea da.

Honez gain, aipatzekoa da, bertara jotzen duten alkoholiko indibidualen errekuperazioan zentratzen dela eta ez duela alkoholismoaren ikerkuntzan ez eta medikamedu psikiatrikoen sorreran laguntzen.