Alkoholikoen sendapenerako oso garrantzitsuak dira "Alcoholicos Anonimos" bezalako elkarteak, bertan euren arazoak, beste gaixoekin konpartitu ditzaketeelako talde terapia eginez.
Baina, nolakoa da elkarte hau??
Alkoholiko Anonimoen (A.A) elkarteak , gizon-emakumeen komunitate bat bezala definitzen du bere burua, zeinetan, alkoholismoan murgilduta daudenek beraien esperientzia, sendotasuna eta esperantza konpartitzen duten, beraien egoera bertsuan daudenei laguntzeko asmotan. A.A.-ko partaide izateko baldintza bacará, edateari uzteko desira izatea da.
A.A-ko kideek ez dute kuotarik ordaintzen, autogestioan oinarritutako elkartea da eta ez dago inongo sekta, talde polítiko, elkarte edo instituziori lotuta. Elkartearen helburu nagusia edan gabe irautea eta beste alkoholikoei edan gabeko egoera horretara heltzen laguntzea da.
Honez gain, aipatzekoa da, bertara jotzen duten alkoholiko indibidualen errekuperazioan zentratzen dela eta ez duela alkoholismoaren ikerkuntzan ez eta medikamedu psikiatrikoen sorreran laguntzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario